BLOGA

 

 

   

IKASLEGUNEA

 

   

IRAKASLEGUNEA

FAMILIAK IKASGUNEA ERABILTZEKO BIDEOTUTORIALA:

EUSKARAZ: https://www.youtube.com/watch?v=67OVUZVh33A

GAZTELERAZ: https://www.youtube.com/watch?v=9gfDzZi3c8s

Bertso Jaialdia 2021

Ostiralean, maiatzak 21, LH5. eta 6. mailako ikasleak "Gu ere bertsolari" programan Irati Artetxe eta Jokinekin urtean zehar egindako lana aurkezteko bertso jaialdia egin zuten ikastetxeko soinketa gelan. Ederki aritu ziren ikasleak bapateko bertsoak sortzen. Eta beraiekin batera Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak aritu ziren. 

Aurtengo ikasturteko egoera dela eta ezin izan zuten jende aurreko ekitaldia egin. Hori dela eta saioa grabatu dugu ikusi ahal izan dezazuen. 

 

MARTXOAREN 8A

Martxoaren 8a dela eta Aizarnazabalgo Basakaitz Ikastetxean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
  LH 1 eta 2. mailakoak zaintzaren inguruan aritu dira. Zer den zaintza eta nork zaintzen gaituen aztertu dute.  
 LH 3 eta 4. mailako ikasleek elkarrizketa egin diote Naroa Agirre, Arroa Goiko pilotari gazteari. Honekin lotuta,  lanbideen gaia ikuspuntu hezkidetzaile batetik landu dute, emakume astronatuta baten bizipenak gogora ekarri dituztelarik.
Ondoren, Naroarekin pilotan jolasteko aukera ere izan dute ikasleek.
LH 5 eta 6. mailako ikasleek herrian zehar kartelak jarri dituzte emakumeak eta migrazioa gaia azken asteetan landu dutelarik.
 
Giro onean igaro dugu martxoaren 8a.

INAUTERIAK OTSAILAREN 12AN OSPATUKO DITUGU ESKOLAN

 

Otsailaren 12an, arratsaldez, eskolara mozorrotuta etorriko gara.

Aurten eskolan jarri den gaia Zinea izan da eta beraz, hainbat film eta telesailetako  pertsonaiez mozorrotuko gara.

Haur Hezkuntzakoen kasuan, “Pippi Kaltzaluze” telesaila izango da filma eta bertako pertsonaiez jantziko dira ikasleak. 

● LH 1-2-koek. “Happy feet” fima aukeratu dute; pinguino baten istorioa. Beraz, egun  horretan pinguinoz jantzita etorriko dira ikasleak.

● LH 3-4-koek. “Los croods” filma aukeratu dute. Lehen gizakia izango da beraien mozorroa. 

● LH 5-6.koek “Vigilantes de la playa” pelikula aukeratu dute. Beraz, mozorroa hondartza edo uda garaikoa izango da.

Guraso Elkarteko Ordezkaritzak eskolako sarrera apainduko du.

 

Gogoratu otsailaren 15a jai izango dugula.

 

SANTA AGEDA BEZPERA EGUNEKO IRRATSAIOA

 

Eskolako irrati blokeko helbide honetan Santa Ageda bezpera eguneko irratsaioa entzun dezakezue:

http://hitzetapitzirratia.blogspot.com/2021/02/santa-ageda-eguneko-irratsaioa.html

SANTA AGEDA BEZPERA DELA ETA IRRATI SAIO BEREZIA

Bihar, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera izango dugu.
Ohitura izan da gure ikasleak herrian zehar kantari irtetzea, baina pandemia garaian gaudela kontuan izanik, aurten beste era batean ospatuko dugu egun hau.
Ikasleek asmatutako koplak irrati bidez abestuko dituzte, irrati emanaldi berezi bat eginez.
Goizeko 9:30etan hasiko da egun horretako saio berezia eta entzungai izango da herrian FM 88.8 frekuentzian.
Ondoren, egun batzuk barru, eskolako web orriko blogean ere entzuteko aukera izango dituzue aipatutako koplak, http://hitzetapitzirratia.blogspot.com.